MANTENTZE INDUSTRIALEAN ESPEZIALIZATURIKO ZERBITZUAK

Kantauri GALDARAGINTZA, ORO HAR, ETA MANTENTZE MEKANIKO INDUSTRIALA.

Nor gara

ZERBITZUA, KALITATEA ETA SEGURTASUNA

“MANTENIMIENTOS KANTAURI”, zein garrantzitsua den jabetuta, ARAUDIA BETETZEKO KUDEAKETA SISTEMA bat (“COMPLIANCE”) ezartzen ari da, etengabe ebaluatzen eta berrikusten dena eta arlo guztiak hartzen dituena barne: arriskuen prebentzioa, datuen babesa, esparru penala, etab.

Enpresa honako Sail hauek osatzen dute:

  • Administrazioa eta Giza Baliabideak saila
  • Sail Teknikoa
  • Fabrikazioa eta Muntaketa saila

Era berean, Arriskuen Prebentzioa kanpoko lankidetza-zerbitzu batekin egiten da, zehazki “PREVENOR” erakunde espezializatuarekin.

 

Administrazioa eta Giza Baliabideak saila

Sail honen eginkizun nagusia da lanpostu eta lan bakoitzerako hautagai onenak aukeratzea, bai eta beharrezko ekipo eta tresna guztiez hornitzea ere.

Bestetik, beste eginkizun oso garrantzitsu bat LANGILEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA da, batik bat lanpostu bakoitzarekin loturiko segurtasun-kontuen ingurukoa.

Sail Teknikoa

Bezeroen eskakizunetan oinarrituriko krokisak eta aurrekontuak eratzen ditu. Horretarako, Bulego Teknikoak CAD programak eta ofimatika-aplikazioak ditu.

Sail Teknikoa, era berean, bitarteko lagungarriak (garabiak eta plataforma jasotzaileak, oro har), zerbitzuak eta hornikuntzak azpikontratatzeko kudeaketaz arduratzen da.

Fabrikazioa eta Muntaketa saila

Fabrikazioa eta Muntaketa sailak galdaragintza- eta muntaketa-lan guztiak egiten ditu. Sail honek fabrikatzen eta muntatzen dituen osagaiak kanpoko fabrikazio-planoetan edo, bestela, Sail Teknikoak sorturikoetan oinarrituta daude.

HISTORIA

Mantenimientos Kantauri S.L.

Mantenimientos Kantauri S.L. (“Kantauri”) Zaratamon (Bizkaia) dago, Ugarte industrialdean, eta komunikabide nagusietarako zuzeneko sarbidea du.

Aipatu herrian ditu bulegoak, eta horietatik administratzen du enpresa industria-eraikin batean, non bere galdaragintza eta muntaketa mekaniko jardueraren zati bat garatzen duen.

Enpresa 2010ean sortu zen, eta Galdaragintzan, Industria Mantentzean eta Muntaketa Mekanikoan dihardu.

Enpresak 90 bat langile ditu (muntatzaileak, soldatzaileak eta doitzaileak), eta zerbitzuak ematen ditu bai bere instalazioetan bertan, bai bezeroarenetan, beharrezkoa izanez gero.

Hauek dira KANTAURIren bezero nagusiak:

  • SIDENOR ACEROS ESPECIALES S.L.
  • ACEROS INOXIDABLES OLARRA, S.A.
  • GESTAMP BIZKAIA S.A.
  • TUBACEX, S.A.
  • LOINTEK
  • ITC PACKAGING
  • GUARDIAN LLODIO UNO, S.L.

Galdaragintzan eta muntaketa industrialean jarduten du eta hemen dago: Barrondo auzoa (UGARTE Industrialdea), F-11 eta F-12 pabiloiak, 48480 Zaratamo (Bizkaia).

Enpresak administrazio-bulegoak eta industria-nabe bat ditu bere jarduera behar bezala garatzeko beharrezko ekipamenduarekin. ISO 9001 arauak ezarritako kalitate-eskakizunak eta egitura metalikoen CE markaketa betetzen ditu.

Zerbitzuak

MANTENTZE INDUSTRIALA

KANTAURIren mantentze-lanak, bezeroak eskatzen digunaren arabera3 mantentze-lan motatan sailka daitezke: lehena, material-horniketa(material zaharrez zein berriez hornitu);bigarrena, makinen konponketa (berauen konponketabezeroaren instalazioetan zein KANTAURIrenetan);eta, azkenik, instalazioen egokitzapena.

Jarraitu

FABRIKAZIOA

Galdaragintza/Muntaketa, ondoko jarduerez osatuta:profilen ebaketa, xaflen ebaketa, alakaketa,ertzen ikuskapena, armatua eta punteaketa eta soldadura."Ondoren, modu orokorrean, muntaketa egiten da.

Jarraitu

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Zaratamon

Bulegoa eta Tailerra
  • Barrondo auzoa (UGARTE Industrialdea)
  • Pabiloiak: F-11 eta F-12
  • 48480 Zaratamo
  • Bizkaia